Txomin Rekondok jaso du Urrezko Gueridon saria
Kongresuak jangelari ematen dion Urrezko Gueridon saria aurten Txomin Rekondo (85 urte) maisuak jaso du. Txominek buru-belarri jarraitzen du lanean Donostian duen jatetxean (Rekondo); nazioarteak hala aitortuta, munduko bodega onenetako bat duen jatetxean, hain zuzen. Ardoaren tenplu hori bost bodegatan dago banatuta, eta bakoitza kategoria bati eskainita dago, bakoitzak bere argi eta tenperatura berezitasunak ditu... Espainiako, Europako eta munduko ardoak.
Pedro Subijana sukaldari eta lagunak eman dio saria Txomin Rekondori, eta hark gorazarre egin dio sarituari: "Txominek gauza asko dakizki, besteak beste, ardoaren, arrantzaren, ehizaren ezagutzaren maisua da eta, batez ere, badaki jendea nola tratatu".
Aurkezpenagatik eskertuta eta txundituta, Rekondok eskerrak eman dizkio kongresuari “sari hau merezi duten beste askoren artean ni aukeratzeagatik”, baita “honaino ekarri gaituzten lagunei eta bezeroei ere”.
Horrela, oraindik ere jarraitzen duen ibilbide bat saritu da eta sarituak adierazitakoaren arabera: "jarraitzeko kemena ematen du".