Ignacio Medina, Kazetaritza Gastronomikoaren sariduna
Azken hamar urteotan Latinoamerikan kazetaritza gastronomikoaren arloan egindako ekarpenarengatik jaso du Kazetaritza Gastronomikoaren Pau Albornà i Torras Saria, San Sebastian Gastronomikaren aurtengo edizioan.
Bere dibulgazio lana dela eta, baina, batez ere, kritika eta iritzi gastronomikoaren arloan egindako lana dela eta jaso du aitortza hori, Vocentoren Gastronomia atalaren presidente Benjamín Lanaren eskutik. Benjamín Lanak berak eman dio saria eta, bere iritziz, gaur egun bera bezalako kazetari oso gutxi geratzen direla esan du: "Medinak gaitasun kritikoa, independentzia eta edozein kazetariren oinarrizko ezaugarriak ditu: dena ezbaian jartzea eta mesfidatzea". Hori dela eta, saria kazetari gastronomiko gisa egindako lanagatik eman zaion arren, "kazetari huts" gisa ere eman zekiokeela gaineratu du.
Ignacio Medinak saria eskertu du eta hunkituta jaso du, saria "Latinoamerikako kazetaritza gastronomikoarentzat ere badelako, hasiberria eta oraindik bere bidea bilatzen dabilen kazetaritzarentzat". Halaber, kritikarekin duen konpromisoa berretsi du, kritikak "sukaldaritza haztera behartzen duelako eta aurrera egitera bultzatzen duelako" eta kazetarien belaunaldi berriak iritzidun kazetaritzaren bideari jarraitzera adoretu ditu.