mag

Bittor Arginzonizek Etxebarriko ateak zabalduko ditu San Sebastian Gastronomikarentzat

 

Suaren jenioak bere jatetxeko sukaldetik azalduko du nolakoa den zerbitzu bat munduko hirugarren jatetxerik onenean.


Konfirmatuta zegoen Ferran Adriàk Cala Montjoitik parte hartuko zuela, eta orain konfirmatuta dago Bittor Arginzonizek ere parte hartuko duela bere Etxebarri Erretegiko makina gelatik, The World's 50 Best-en arabera, munduko hirugarren jatetxerik onena denetik. Honela, San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Countryk, goi mailako jarduera bat gehiago erantsi du XXII. ediziorako egitarau bikainean. Aurtengo edizioa % 100 linean eta doan izango da eta, urriaren 5etik 9ra bitartean, mundu osoko gastronomian jarriko du arreta.

Suaren euskal jeinuak bere lurraldean egingo den kongresuan parte hartuko du, urriaren 9an, ostiralean, Etxebarri Erretegiko sukaldetik zuzenean egingo den konexio baten bidez; bertatik jatetxearen benetako zerbitzu bat nola prestatzen den erakutsiko digu. Hura ikusten duten erabiltzaileek (guztiz doan; jarduera guztietan bezala, nahikoa da kongresua hasi aurretik izena ematearekin) denbora errealean ikusi ahal izango dute estatuan eta nazioartean hain ezaguna den, eta agerraldi publikoetan eta kongresuetan agertzearen oso zalea ez den chef honek lana nola egiten duen. 

Egun horretan bertan, kongresuan parte hartzen dutenek garai batean elBulli zegoeneko espazioa ezagutzeko aukera izango dute. Ferran Adriá handik konektatuko da elBulli1846ren aurrerabideak erakusteko eta azaltzeko. Sektore anitzeko ekimen hori bere lehen lan deialdiaren azken txanpan egongo da ordurako.

Italiatik, Massimiliano Alajmo, Carlo Cracco edo Gennaro Esposito

Adrià eta Arginzoniz, eta baita Dacosta, Roca, Aduriz edo Ángel León ere, San Sebastian Gastronomika 20rako konfirmatutako hizlarien artean daude dagoeneko; horien artean, Italiako chef ugari ere izango ditugu gurekin. Hizlari taldean sartu den azken transalpinoa Gennaro Esposito da; Espositok bi Michelin izar ditu eta Torre del Saracino jatetxearen buru da, Vico Equense-n, Napolitik gertu. Esposito italiar klasikoa da, 2015ean Eivissako IT eraman zuen, eta kongresuak Italiaren eta Espainiaren artean bultzatuko duen besarkada kolektiboarekin bat egingo du, bi herrialde horiek baitira koronabirusaren pandemiak gogorren jo dituen Europako herrialdeak. Gastronomika 20ra elkartu diren beste sukaldari italiar batzuk Carlo Cracco (Cracco, Milan), Caterina Ceraudo (Dattilo, Strongoli), Pietro Zito (Antichi Sappore, Montegrosso) eta Matías Perdomo (Contraste, Milan) dira.

San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country 2020 mamituz doa, egoera aintzat hartuta, sektorearentzako lagungarri izan nahi duen programa lotuz. Programak bost egun iraungo ditu eta erabat doakoa izango da, gainera, ikusleek iruzkinak eta galderak zuzenean egin ahal izango dituzte hitzaldietan.

Magazine

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak