Gastronomiaren Nazioarteko Akademiak San Sebastian Gastronomikari saria eman dio, gastronomiari buruzko munduko lehen kongresu digitala izateagatik
Académie Internationale de la Gastronomiek (AIG Gastronomiaren Nazioarteko Akademiak) bere urteko sarien berri eman du, eta Prix Multimédia saria eman dio San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Countryri Gastronomika Live formatuarengatik. Izan ere, formatu horri esker, lehen aldiz gastronomiari buruzko nazioarteko kongresu batera sarbide digitala egon baitzen. 2020ko urrian Gastronomikak bere burua berrasmatu egin zuen proposamen digital propio batekin; eta gai izan zen bost egunetan 108 herrialdetatik etorritako 23.000 pertsona baino gehiago biltzeko, gastronomiari buruzko munduko lehen kongresu digitala bihurtuz.
COVID-19aren krisiak markatutako ingurune batean, zeinak bereziki eragin dion ekitaldien sektoreari, baina baita ere ostalaritzari eta sukaldaritzari, eskarmentu handiko kongresua telebistako hainbat platotan egindako dozenaka esperientzia eta prestakuntza-hitzaldi antolatzeko gai izan zen, horietako batzuetarako Euskadiko jatetxe onenetako batzuk plato bihurtuz. Guztira, goi mailako ikus-entzunezko 50 ordu eman ziren, itxaropenak handituz 'chef', enpresari, langile eta koronabirusak kolpean etendako jarduera indartsu bateko balio-kate osoarengan. Gipuzkoan izandako hitzorduaren ondoren, etorkizunari optimismo handiagoz begiratzea lortu genuen.
Lineako eta lineatik kanpoko munduen sinergia geratzeko iritsi zen, eta paradigma aldaketa ekarri zuen, kongresuen eta harreman profesionalen etorkizuna birpentsatzera bultzatu baikintuen. Eredu hurbilagoa da, agertokien aniztasunak aberasten duena, mundu mailan aitzindaria den formatu batekin.
Sari horiek urtero aitortzen dute mundu osoko chefen, sommelierren, areto buruen, gozogileen, eta gastronomian diharduten erakundeen eta hedabideen lana. Erakundeak, mundu osoko 24 akademia gastronomiko biltzen dituenak, ez dio uko egin aurten sektoreko profesional handiek egin duten lana azpimarratzeari, COVID-19ak mundu osoan eragindako pandemia egon arren. Eta ezohiko urte honetan, Espainiako sukaldaritza zorionekoa da; izan ere, AIGk ematen duen sari handienetako batek, Grand Prix de l'Art de la Cuisine izenekoak, Toño Pérezek Atrion eta Aldebarán jatetxeetan egindako ibilbide bikaina aitortzen baitu. Extremadurako sukaldariak saria ex aequo partekatzen du Guy Savoy frantsesarekin, Antonia Klugman italiarrarekin eta Peter Goossens belgikarrarekin. Aurretik, bost baino ez dira sari hori jaso duten Espainiako sukaldariak: Juan Mari Arzak (1992), Ferran Adrià (1994), Santi Santamaría (1996), Joan Roca (2011) eta Ángel León (2019).
Toño Pérezena ez da nazioarteko sari horietan entzuten den Espainiako ahots bakarra. Maca de Castro sukaldariak (Maca de Castro Jatetxea, Mallorca) Prix Au Chef de l'Avenir jaso du, aurretik, besteak beste, Begoña Rodrigo, Kiko Moya, Ángel León, Elena Arzak, David Muñoz edo Albert Adriàk jaso zutena.
“Lera” liburuak, Luis Alberto Lera sukaldariak —Zamorako Castroverde de Camposen izen bereko jatetxea duenak— idatzitakoak eta Montagud Editoresek argitaratutakoak, Prix au Littérature Gastronomique saria jaso du. Eta Jordi Bordás-ek, Viladecansen (Bartzelona) bere izena duen Pastelgintza Eskolaren fundatzaileak eta Pastelgintzaren Mundu Koparen irabazleak, Prix au Chef Pâtissier saria jaso du.
San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country, gastronomiari buruzko munduko kongresu zaharrena Kursaalera itzuliko da urriaren 4tik 6ra, COVID-19aren krisiak eragindako egoera berrira egokituta. XXIII. edizioak Frantziara begiratuko du, eta Frantziako eta Espainiako sukaldaritzen arteko elkarrizketa berri bat zabaltzea proposatzen du. Aurten presentziala izango da kongresukideentzat, baina erabiliko den formatuari esker, 2020an estreinatutako lineako plataformaren bidez jarraitu ahal izango dute izena ematen duten guztiek, munduko bazter guztietatik.
Beraz, Donostiako kongresua bere ohiko agertokira itzuliko da 2020ko urrian izandako esperientzia arrakastatsuaren ostean. Edizio hartan, lortu egin zuen sukaldaritzaren munduko sukalde ospetsuenetako batzuk planeta osoko milaka kongresukideren etxeetan sartzea, plataforma digitalaren bidez. Kongresu historikoa izan zen, lehen aldiz bost eguneko iraupena izan zuena, eta pandemia garaian ezinbesteko bultzada izan zena era honetako hitzorduentzat.