mag

Valladolidetik mundura. Puerto Chico taberna

 

Isabel González eta Teresa Corderok, Valladolideko Puerto Chico tabernako chef eta jabeek, Valladolideko hiriburuaren zaporea adierazten dute. Hiru urte daramatzate hirian mitikoa den lokalaren buru izaten. Aurretik Fernando Pérez ospetsuarena izan zen, Valladolideko Ostalaritza Federazioko presidente ohiarena, zeina duela gutxi zendu zen. Bien artean, lokala bidaiatzera behartu dute, oinak lurrean dituztela.

Astero, Gonzálezek eta Corderok munduko beste herrialde batetik igarotzen den menua eskaintzen dute, eta esperientzia horiez elikatzen dute bisitari mordoa duen pintxo barra. Hori dela eta, hainbat hizkuntza darabiltza beti barrak, bertako produktutik abiatuta, ahotan harrigarriak gertatzen diren elaborazioekin. Horietako batzuek, Esencia izenekoak esaterako, sariak irabazi izan dituzte (kasu honetan, 2018ko Lehiaketa Ofizialeko Urrezko Pintxoa). Zehazki, pintxo honek hainbat herrialdetatik bidaiatzen du (Japoniatik sisho hostoarekin, Mexikotik txilearekin, Vietnametik ozpinez ondutako mangoarekin edo Ekuadorretik gatz eta limarekin marinatutako tipularekin) eta Valladolidera itzultzen da, txipiroi eta txibi oinarri batekin uztartzeko; "Mokadu bakarreko pintxo bat da, hainbat sentsazio biltzen dituena”.

"Gure pintxoek beti dute Valladolideko zerbait eta kanpoko zerbait", errepikatu dute. Horren adibide da Gaztelako oilo beltzari, ingurukoa eta autoktonoa den espezieari, omenaldia egiten dion pintxoa. Kolonek Ameriketara eraman zuela dokumentatuta dagoenez, sukaldariek bularkiak tenperatura txikian prestatzen dituzte eta, besteak beste, atxiote eta arto gelatinarekin osatzen dituzte, biak Mundu Berriko osagaiak baitira. Mila eta bat osagai dituen pintxoa da (tomate orea, arbendol txigortuak, koko hautsa...), "freskotasun ukituak dituena eta zaporeak indartzen dituena". 

Bere pintxoen koadroa margotzen amaitzeko, Gonzálezek eta Corderok Taj Mahal esneko arkumea aurkeztu dute: bertako esneko arkumez egindako pintxoa da, kasu honetan Indiara bidaiatzen duena, tandoorarekin eta espezieekin, eta 2015eko lehiaketa irabazi zuena.
Magazine

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak