mag

San Sebastian Gastronomika 2020. Zuzeneko sukaldaritza, 50 ordutik gorako telebista saio batean

 

San Sebastian Gastronomika - Euskadi Basque Country 2020k bere ediziorik bereziena doan emango du Internetez, urriaren 5etik 9ra.

Euskadiko jatetxe ospetsuak agertoki bilakatuko dira, Italiako sukaldariei, 'Black Cuisines Matter' mugimenduari eta heterodoxoen eskumuturraren sukaldaritzari omenaldia egingo dien edizio batean.

Pierre Thiam senegaldarra, Afrikan eta Amerikan jatetxeak dituen chef eta aktibista, azkena izan da 70 hizlaritik gora duen zerrendan sartzen.

Badakigu data zein den (urriaren 5etik 9ra), gaiak zeintzuk izango diren (Italia eta Espainia, Postbistronomia, Black Cuisine Matters, Etorkizuneko bideak eta Goi mailako sukaldaritza lurraldearen aurrean); modus operandia zein izango den (izena eman ondoren digitalki ikustea) eta baita misioa ere (sektoreari laguntzea eta etorkizuneko bideak argitzea). Prest gaude San Sebastian Gastronomika - Euskadi Basque Countryren ediziorik berezienerako; luzeena eta hitzaldi gehien dituena izango da, % 100 online eta doan egiten den lehena. 70 protagonistatik gora izango ditu: Ferran Adrià eta Bittor Arginzoniz, Selassie Atadika, Afrikako sukaldaritzaren maisu ghanatar gaztea, Harlem JJ Johnson, arrozaren zalea,  Louise Bryden, Maison Ruinarteko enologoa, edo Txomin Rekondo sommelierra, kongresuko Urrezko Gueridon Sariduna, besteak beste. Guztira, 60 jardueratik gora eta 70 hizlaritik gora izango ditugu, zuzeneko gastronomiaz betetako bost egunetan. 50 ordutik gorako iraupena izango duen telebista saioa.

Espainiako sukaldarien ordezkaritza zabala

Gastronomikaren oinarria izanik, chef nazional onenek ez dute huts egingo kongresurik zaharrenean, ezta pandemiagatik bizi dugun egoera hain bitxi honetan ere. Andoni Luis Aduriz, Josean Alija, Hilario Arbelaitz, Elena Arzak, Eneko Atxa, Martin Berasategui eta Pedro Subijana euskal maisuek anfitrioi lanak egingo dituzte berriz ere (aurten are gehiago, horietako batzuek beren jatetxeak lagako baitituzte beste kide batzuen hitzaldietarako), eta haiekin batera izango dituzte Bittor Arginzoniz, Ángel León, Paco Morales, Quique Dacosta, Pablo González Conejero, María Gómez, Javier Olleros, Pablo Loureiro edo Diego Schattenhofer lagunak.

Euskal lankideen sukaldeetatik, Gastronomikan izango ditugu, heterodoxoen atalean, bezeroekin kontaktu bisuala bilatzen duten sukaldariak, zuzeneko sukaldaritza, berehalakoagoa, bilatzen dutenak, nagusitu izan den sormenari orain arteko garrantzia kentzen diotenak. Pedro Sánchez (Bagá*, Jaén), Rafa Peña (Gresca, Bartzelona), Nino Redruello (Fismuler, Madril), Iván Domínguez (NaDo, Coruña) edo Sacha Hormaechea (Sacha, Madril) outsiderrak dira, eta sukaldaritzan nortasuna eta neurrizko prezioak dituzten negozio ereduei buruz eztabaidatuko dira asteartean. Horietako batzuk, gainera, San Sebastian Gastronomika - Euskadi Basque Countryren edizio honetan estreinatuko den 'Eskumuturraren sukaldaritza' dokumentaleko protagonistak dira, zeinetan parte hartu duten, halaber, Jordi Vilàk (Alkimia* eta Alkostat Bartzelona), Carlos Torresek eta Elisa Rodríguezek (La Buena Vida, Madril) eta César Martínek (Lakasa, Madril).

Nazioarteko sukaldari ugari

Italiarekin senidetzea ospatzeko, Gastronomika 2020n izango ditugu Carlo Cracco (Cracco*, Milan), Caterina Ceraudo (Dattilo*, Strongoli), Pietro Zito (Antichi Sappore, Montegrosso), Matías Perdomo (Contraste*, Milan) eta Gennaro Esposito (Torre del Saracino**, Vico Equense), eta jatorria eta sustraiak erreibindikatzeko, Maura de Caldas (Kolonbia), Selassie Atadika (Midunu, Akkra, Ghana), JJ Johnson (FieldTrip, New York, AEB) eta Pierre Thiam, “Black Cuisine Matters” atalean sartu den azken chefa.

Thiam Senegalgo chef eta artista diziplinanitza da, gehienbat New Yorken bizi dena. Mendebaldeko Afrikako gastronomia munduko goi mailako sukaldaritzara eramateagatik da ezaguna, Nok by Alara de Lagos (Nigeria) jatetxe sariduna darama, bai eta Dakarreko (Senegal) bost izardun Pullman hoteleko gastronomia ere. Chef exekutiboa eta jabekidea ere bada Teranga-n, New Yorkeko janari laster informaleko kate batean; dena den, Thiam ezaguna da Yolélé Foods bere enpresarekin egiten duen lanagatik: Saheleko nekazari txikiei Afrikako laborantzarako merkatu berriak irekitzen laguntzen die.

Horretaz gain, kongresuak ez du aukera galduko ogibideak Covidaren osteko aroan dituen erronkei buruz hausnartzeko, eta horretarako, Gastronomika 2020n izango dira Clare Smyth britainiarra (Core by Clare Smyth**, Londres), 2018an munduko chefik onena; Miguel Warren kolonbiarra, (Barcal, Medellín), Bogotá Madrid Fusión 2019ko sukaldari errebelazioa; Pedro Miguel Schiaffino perutarra (ámaZ, Lima), edo Marcos Fernández, espainiarra izan arren Ingalaterran bizi dena, eta uhartean hainbat jatetxe dituen Iberica taldearen zuzendari nagusia dena.

Hemen da Txitxirioen I. Txapelketa Nazionala

Gastronomikako ohiko bi lehiaketei beste bat gehitu zaie aurten. XI. Parrila Lehiaketa Nazionalean, Gastronomikaren lehiaketa zaharrenean, honako jatetxe hauek parte hartuko dute: Narru (Bilbao), Txitxardin (Lasarte, Gipuzkoa), Balcón del Pirineo Ordesa (Buesa, Huesca), Saizar (Usurbil, Gipuzkoa), Pura Brasa World (Bartzelona), Verum (Málaga), Casa Lola (Tutera, Nafarroa) eta El Esquinazo Erretegia (Santa Cruz Tenerifekoa).  Entsalada Errusiarren - San Miguel III. Txapelketa Nazionalaren parte hartzaileak, berriz, honako hauek izango dira: Surtopía (Madril), Chinchín Puerto (Caleta de Vélez, Málaga), Fénix taberna (Murtzia), Hidalgo 56 (Donostia), Nerva taberna (Málaga), La Guisandera de Piñera (Madril), Pan de Cuco (Suesa, Kantabria) eta Petit Comité eta Xerta Tapas, biak Bartzelonakoak.

Azkenik, lehiaketa berria dugu: Txitxirioen – Tierra de Sabor I. Txapelketa Nazionala. Saria eramateko lehiatuko dira Víctor Martín (Trigo, Valladolid), Diego López (Pascuais Eventos, Lugo), Txema Martínez (Amposta Ardandegia, Bartzelona), Xosé Gonzalez (Ceibe, Ourense), Pedro Martino (Pedro Martino, Caces, Asturias), Germán Carrizo (Fierro, Valencia), Charo Carmona (Arte de Cozina, Antequera, Málaga) eta José Ignacio Herraiz (Raff San Pedro, Cuenca).

Izarrak jardueretan

Kongresuaren ardatza zuzeneko sukaldaritza izango duten berrogeita hamarretik gora hitzaldi birtualak izango badira ere, San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Countryk beste jarduera paralelo batzuk programatu ditu, gure sukaldaritzak bere autonomia erkidegoen eta elikagai enpresen bidez eskaintzen dituen aberastasuna, aniztasuna eta joerak erakusteko.

Hori guztia azaltzeko, gurekin izango ditugu, besteak beste, Sergio Humada (Txitxardin, Lasarte), Dani López (Kokotxa, Donostia) eta Ruben González eta Jon Urrutikoetxea (Hamabi, Iruña), ostrak hizpide izango dituztela; Pablo Franco eta Fernando Salamero, Errioxako JDKren Arautzeko Kontseiluaren presidentea eta Kontrol Organoko zuzendaria, Errioxako ardoaren dastatze historiko bat gidatuz, edo Louise Bryden eta Caroline Fiot, Maison Ruinart-en enologoak, txanpain gorriaren elaborazioa azalduko dutenak.

Euskal produktua goraipatzeko, Roberto Ruíz (Hika Gastronomiko, Villabona), Francisco Carrasco (Carrasco Ibéricos-en salmenta zuzendaria) eta Jon Eizaguirre (Exclusivas Mardu-ren zuzendari nagusia); Gaztelako Jesús Sanz (Quesos Campoveja-ren jabekidea) eta Juanjo Losada (Pablo*, León), eta itsasoko produktua —bereziki atungorria— goraipatzeko, Mario Sandoval (Coque**, Madril), Hideki Matsuhisa (Koy Shunka*, Bartzelona) eta Alberto Durá (Angle**, Bartzelona), Martin Berasateguirekin batera. Euskal gastronomiaren ondarea aldarrikatuz, Luis Arrufat eta Alfredo Taboada, Basque Culinary Centerreko kideak, eta Rebeka Barainka, Donostiako Galernako chefa, izango ditugu.

Hiru sari handi

Ibilbidea saritzen duen Omenaldia Saria José Andrések jasoko du, Washingtonen bizi den chef asturiarrak, bere lan humanitarioarengatik eta etengabeko apustu solidarioarengatik; Txomin Rekondok jasoko du Urrezko Gueridon Saria, izan ere, munduko ardandegirik onenetariko bat baitu bere Donostiako jatetxean, eta, Kazetaritza Gastronomikoaren “Pau Albornà i Torras” Saria, Ignacio Medina kazetariarentzat izango da aurten, azken haman urteotan Latinoameriketan kazetaritza gastronomikoaren arloan egin duen ekarpenarengatik. Hirurak Gastronomikako agertoki birtualera igoko dira, saria pozez hartzeko eta kongresu berezi honen alde topa egiteko, gastronomiaren familia handia mahai baten inguruan bilduko baitu beste behin ere, mahaia, aurten, birtuala izan arren.

Magazine

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak