Black Cuisines Matter
Astelehenean Akelarre izan zen, gaur, Mugaritz. Bihar, Gastronomikako plato nagusia ugaldu egingo da. Arzak jatetxean Juan Mari eta Elena Arzaken hitzaldia zein Josean Alija euskal lankidearena izango ditugu, eta Azurmendin, berriz, bertako titularra den Eneko Atxarena.
Kongresuko egunik internazionalena izango denez —"Black Cuisines Matter" deritzonarekin lotutako hitzaldiak izango dituen eguna—, konexioek Kolonbiaraino bidaiatuko dute, eta handik Maura de Caldasek hitz egingo digu; Ghanaraino, Selassie Atadikak hitz egin diezagun; Nigeriaraino, Pierre Thiami entzuteko, eta baita AEBraino ere, zehazki, New Yorkeraino, JJ Johnson chefari entzun ahal izateko. San Sebastian Gastronomikaren hirugarren egunean, asteazkenean, Parrila Lehiaketa Nazionalaren hamargarren edizioa ere izango dugu.