mag

Pedro Miguel Schiaffino perutarrak Amazonas ibaiko urdaia, paiche-a, aurkeztu du.

 

Bere produktuak lantzeko, Amazonasen sartu zen lehenengo chef perutarrak Covidaren osteko bere esperientzia azaldu du (bere bi jatetxe gastronomikoak itxi behar izan ditu) eta Gastronomikan paiche-a aurkeztu du, "arrain gozoa eta ibaikoa da, eta guztia aprobetxatzen da".

 

Pedro Miguel Schiaffino sukaldari eta ekintzaile perutarrak, gaur egun Boa izeneko "fast food amazoniarraren lokal txiki bateko" chefak, ostegunean parte hartu du San Sebastian Gastronomikan Amazoniako arrain autoktono bat aurkezteko, Schiaffinok gastronomikoki sustatu nahi duen lurraldekoa, hain zuzen. Paiche-a edo, chefak esaten dion eran, "itsasoko urdaila" aurkeztu du; izan ere, harrapakaria denez eta beste arrain batzuk jaten dituenez "oso gozoa da", eta zati guztiak aprobetxa daitezke.

 

Schiaffinok zuzenean prestatu du paiche-a, Despensa Amazónica bere GKEarekin batera berreskuratzen lagundu duen arrainaren aukerak erakusteko. Aipatutako erakundeak tokiko produktuekin eta ekoizleekin lan egiten du horien kontsumoa areagotzeko. Izan ere, chef hau, Ignazio Medinak esan bezala "Peruko chef historikoetako bat", Amazonian sukaldaritzaren arloa landu zuen lehenengoetako bat izan zen. "Perutarrak ezagutzen ez duen paisaia paregabea da, eta eskaintzen duen aukera neurrigabea da" berretsi du.

 

Horregatik, urteak daramatza bertako arrantzaleei laguntzen kuotak ezartzen eta ingurumeneko araudiak errespetatzen. Horrela, paiche-en populazioa handitzea eta arrainari balio gastronomikoa ematea lortu du, eta, ondorioz, komunitate biltzaileen irabaziak handitu dira.

 

"Nire bi jatetxe gastronomikoak itxi behar izan ditut"

 

Perutarrak paiche-a aurkeztu du, baina, bide batez, Peruko sukaldaritzaren gaur egungo egoeraren berri ere eman du. Bere adibidea ikusi besterik ez dago. Schiaffinok bere bi jatetxeak itxi ditu (AmaZ eta Malabar, 50 Best Restaurants rankingaren bertsio latinoamerikarrean sartu zena) "turismoaren beherakadarengatik; Peruko jatetxe gehienak hortik bizi ziren". Aitzitik, egoerara egokituta, beste horrenbeste negozio ireki ditu tokiko bezeroarengan pentsatuta, esaterako, bere ekoizle sarearen arrainak etxez etxe saltzen dituen arrandegi txiki bat, ultramarinoen denda txiki bat edo, Boa, fast food amazoniarraren lokala.

 

"Orain ondo funtzionatzen duten negozio txikiak dira, eta horrekin Amazonasen nirekin lan egiten duten ekoizleak ere mantendu ditzaket". Amaitzeko, hau esan du: “Malabar eta amaZ ezin ziren mantendu turistarik gabe; ondorioz, itxi egin nituen zor gehiago ez sortzeko".

Magazine

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak