mag

José Andrések Gastronomika 2020ren Omenaldia Saria

 

"Gureetako bat da". Horrela aurkeztu du Vocentoren gastronomia ataleko presidente Benjamín Lanak José Andrés, sinbolikoki eta telematikoki, Makrok babestutako San Sebastian Gastronomika - Euskadi Basque Country 2020ren Omenaldia Saria eman baino lehen.

Washingtonen bizi den asturiarrari eman zaio saria, bere lan humanitarioarengatik eta etengabe elkartasunaren alde egiteagatik. Aurten gehiago nabarmendu da lan hori, bere erakundea (World Central Kitchen) Espainiara iritsi delako Covid-19ak sortutako krisian laguntzeko.

Lanak sarituari buruz hau azpimarratu du: "gainerakoei eragiteko duen gaitasuna". Lidergo horri esker munduko bazter guztietara iritsi da World Central Kitchen bere erakundearekin, eta José Andrések nabarmendu du erakunde horren izenean hartzen zuela saria: "World Central Kitchen erakundeko sukaldari guztien izenean onartzen dut omenaldi hau". José Andrésen ustez oso agerikoa da chefak eta sukaldariak konprometituak direla: "gure lanbidea behar den lekuan egon da, beste GKE askoren ondoan", eta elkartzeko eta erreakzionatzeko gaitasun horrek, bere ustez, "familia handi bihurtzen gaitu". Azkenik, ekiteko batasunerako deia egin du: "Bat eginda munduko gosearekin amaitzeko gai gara". 

Magazine

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak