mag

Fierro (Valentzia), txapeldun Txitxirioen. Txapelketa Nazionalean

 

San Sebastian Gastronomikak Txitxirioen – Tierra de Sabor I. Txapelketa Nazionala antolatu du, Gaztelako produktu hain moldakorraren ahalmen gastronomikoak erreibindikatzeko.

Finalean, Germán Carrizo argentinarra (Fierro, Valentzia) gailendu da, Espainia osoan zehar sakabanatuta dauden jatetxeetatik etorritako zazpi kideren aurrean.

Txapelketa duela bi aste egin zen Valladolideko Fernando Pérez Nazioarteko Sukaldaritza Eskolan eta ostegun honetan ikusi ahal izan dugu San Sebastian Gastronomikan. Txitxirioen  – Tierra de Sabor Lehen Txapelketa Nazionalak super elikagai honekin egindako platerik onena aurkezten zuen sukaldaria koroatu nahi zuen eta, azkenean, Valentziako Fierro jatetxeko Germán Carrizori egokitu zaio. Carrizo El Poblet eta Quique Dacostaren Vuelve Carolina-ko taldeetan trebatutakoa da.

Argentinarrak zazpi "lehiakide gogor" izan ditu finalean, epaimahaiko presidentea eta Gastronomiaren Errege Akademiako presidente izendatu berria den Lourdes Planaren hitzetan. Lehiakideak honako hauek izan dira: Víctor Martín (Trigo, Valladolid), Diego López (Pascuais Eventos, Lugo), Txema Martínez (Amposta Ardandegia, Bartzelona), Xosé Gonzalez (Ceibe, Ourense), Pedro Martino (Pedro Martino, Caces, Asturias), Charo Carmona (Arte de Cozina, Antequera, Málaga) eta José Ignacio Herraiz (Raff San Pedro, Cuenca).

Sukaldariek kartan duten plater bat prestatu behar izan dute. Plater horiek egiteko, bi garbantzu barietateren artean aukeratu behar izan dute: Fuentesaúcokoa, produktuaren berezitasuna saritzen duen eta EBk aitortutako Adierazpen Geografiko Babestua duena, edo Pedrosillokoa, Berme Markarekin babestuta dagoena. Platera hotza zein beroa izan zitekeen (Carrizoren kasuan hotza izan da), eta leguminosa espezie horrek sukaldaritzarako dituen bertuteak eta potentziala azpimarratu behar zituen, “gure gastronomian zaporeari eta aromei buruzko atal berri bat idaztera deitua baitago", esan zuten.

Magazine

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak