Espainiako entsalada errusiarrik onena Chinchín Puerto jatetxean dago, Caleta de Vélez-en
Chinchín Puerto, Caleta de Vélezen (Málaga) dagoen, eta arrainetan espezializatuta dagoen jatetxeak irabazi du Entsalada Errusiarren - San Miguel III. Txapelketa Nazionala, astearte honetan, San Sebastian Gastronomikan.
Mahonesa muntatzeko coloradilloa erabiliz, Chinchín Puertoren entsalada gailendu da gainerako zortzi lehiakideek egindako proposamenen aurretik. Surtopía, Fénix taberna, Hidalgo 56, Nerva taberna, La Guisandera de Piñera, Pan de Cuco, Petit Comité eta Xerta Tapas izan dira beste lehiakide horiek.
Chinchín Puertok Málagako Candado Golf-i hartzen dio lekukoa, aurreko edizioko irabazlea izan zenari.
Málagan zerbait dute entsaladarekin. Chinchín Puertok, aukerako eta ongi tratatutako itsaskiak eskaintzen dituen Caleta de Vélezeko jatetxeak, irabazi du Entsalada Errusiarren - San Miguel III. Txapelketa Nazionalaren finala, astearte honetan San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country kongresuan iragarri dutenez. Lourdes Villalobos buru duen jatetxeak Candado Golfen lekukoa hartzen du aurten, Espainiako entsalada onena duen jatetxe gisa. Candado Golf bera produktuaren beste tenplu bat da eta, hau ere, Málagan dago. 2018an, txapelketaren lehen edizioan, titulua Bartzelonako Tapas 24rentzat izan zen. Mediterraneoan olioan adituak dira.
Chinchín Puerto bere entsaladarekin gailendu da: coloradilloz egindako mahonesa du eta, hura osatzeko, tipula gordin oso txikitua, ur irakinetan egindako azenario brunoissea eta arrautza zuringoa konbinatu ditu, multzo osoa coloradilloaren gorputzekin koroatuz. Itxura apal baten atzean, sormen handia dago, etxearen estiloa oso ondo irudikatzen duena, eta kazetari espezializatuz eta Pedro Subijana chefa buru duen epaimahaia konbentzitu duena. Akelarrekoak aitortu egin zuen "aurkeztutako proposamenen aniztasuna"; dena den, hasi aurretik, aholku bat eman zuen: "entsalada errusiar bat entsalada errusiar bat da, eta zapore jakin batzuk atzeman egin behar dira".
Parte hartzaileek gogoan ederki gordeta zuten aholkua, uztailean, Donostiako Basque Culinary Centerren, lehiaketa egin zenean. Pandemiaren ondorioz, finala aurreratu egin zen eta jatetxeetako taldeak, gastronomian aditua zen talde batek aukeratuak, segurtasun neurri guztiekin joan ziren Donostiara. Jatetxeak sukaldean aritu ziren eta epaimahaiak dastatu, eta bozkatu egin zuen. Gaur eman dute bere erabakiaren berri.
Chinchín Puerto da, beraz, Espainiako entsalada errusiar onenaren etxea, patata tortillaren baimenarekin, geografia nazional osoan dagoen pintxo bakarra denarena. Haren atzetik, haren ondoan, epaimahaikideek ziotenez, geratu dira Surtopía (Madril), Fénix taberna (Murtzia), Hidalgo 56 (Donostia), Nerva taberna (Málaga), La Guisandera de Piñera (Madril), Pan de Cuco (Suesa, Kantabria), Petit Comité (Bartzelona) eta Xerta Tapas (Bartzelona).