Arzakeko familia hazten ari da
Elena Arzakek tradizio handiko bi plater kozinatu ditu Jon Gutiérrezekin batera. Jonek bere aita Xabier Gutiérrezekin batera lan egiten du Arzaken I+G departamentuan.
Seme-alabek hartu dute txanda.
Elena Arzaken hitzaldia (Arzak***, Donostia) indibiduala zen, baina aniztuna bihurtu da kongresuaren formatu berriak eskaintzen dituen aukerei esker. Bere jatetxeko sukaldetik egin den konexio batean, Elena zuzenean aritu da bere aita, guztion aita, ondoan zuela. "Egunero etortzen naiz jatetxera, gauez ez jada. Baina hori egiten jarraituko dut aski da esaten didaten arte" adierazi du Juan Mari Arzakek bere alabari protagonismoa eman baino lehen, "altxor bat da niretzat".
Ildo genealogiko horrek etxe donostiarrean ez die soilik titularrei eragiten, baita beraiekin lan egiten dutenei ere. Hitzaldian –babesleak S.Pellegrino eta Acqua Panna izan dira–, 1991tik Donostiako jatetxearen berrikuntza departamentuko gidaria den Xabier Gutiérrezen seme Jon Gutiérrez izan du lankide Elenak. Jonek orain bere aitarekin batera lan egiten du departamentu berean; hain justu, hortik eman dute hitzaldia. Arzak da, familia jatetxe bat oso-osorik.
Aita, seme-alabak eta lagunak, zeren Josean Alija (Nerua*, Bilbo) ere bertan izan da. "Aspalditik gara lagunak, eta ohorea da niretzat Elenarekin eta Juan Marirekin sukaldea partekatu ahal izatea, guztiei bideak ireki dizkigun familia bat baita", aipatu du bizkaitarrak. Azken honek parte hartu du Elenak eta Jonek zuzenean prestatu duten plateretako batean: mero doratua kozinatutako perretxikoekin, oihalaren testura duen pasta bat sortzeko, "itsasoa eta mendia batzen dituen bertako platera", zehaztu du Alijak.
Elenak partekatu, gonbidatu eta kozinatu egiten du. "Jabetzen naiz jasotzen dudan herentziaz, eta ez naizela nire aita bezain irekia, baina berak beti esaten dit lan egiten badut eta saiatua banaiz, jendea nirera ohituko dela". Arzaken odolak pisua du, eta irabazi egiten du. Juan Mari hunkitu egin da. Elenak jarraitu egin du: "Sukaldaritzaren etorkizuna bakoitzaren hurbileko inguruneari oso lotuta egongo da, balioak eta teknikak berreskuratuko dira gaur egungora egokitzeko, eta salda guztiek koipe gutxiago eta alkohol gutxiago izango dute".
Hitzaldian, Arzakek Landetako usakume bat ere kozinatu du datilak eta ezkaia sartu dituen cocotte batean. Postre bat ere egin du, aurrietan inspiratua, eta platerean "pektinagatik gatzatzen den algarrobozko flan krematsu batekin" aurkezten da. Txokolate vietnamdarrezko mousse bat molde batetik pasatuta lortzen dira aurriak.
Amaitzeko, Elenak eta Jonek gogoratu digute zineetan pelikula bat estreinatuko dela ostiralean. “Arzak, since 1897” izena du pelikulak, Asier Altunak zuzendu eta duela gutxi Donostiako Zinemaldian aurkeztu da. Jatetxe mitikoari eta bertako protagonistei, batez ere Juan Mariri, buruzko atzera begirakoa da. Izan ere, chef honek jatetxeko zereginetan jo eta ke jarraituko du, baina azukrea zainduz. "Orain indar gutxiagorekin kozinatzen dugu". Juan Marirentzat guztiak gozoa izan behar du..." Horrelakoak dira jenioak.