Garnatxa eta ardo zuriak, Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuaren apustuak
Elkano jatetxeak (Getaria, Gipuzkoa) antolatutako Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatua Arautzeko Kontseiluaren dastatzean, gaur egun deiturak bizi duen une ebolutiboaren zortzi ardo adierazgarri dastatu ahal izan ziren. Jatorri deituraren zuzendaritza organoaren zuzendari Pablo Francok dastatzea gidatu zuen.
Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatua Arautzeko Kontseiluaren presidente Fernando Salamerok ongietorria eman zien dastatzean zeuden parte hartzaileei eta hau gogoratu zien: “deitura hau Espainiako zaharrena da eta ziurtagiri kalifikatu bat lortu duen lehena”. Ardo topaketa honen helburua hau zen: “ezagutzea gaur egungo errioxa eta pixka bat gehiago ulertzea atzokoa” eta, aldi berean, “berrikuntza batzuk dituen portafolioaren ikuspegi berritua” eskaini nahi zen. Berrikuntza horiek horrela definitu dira: “bikaintasunaren alde egin dugun apustu historikoa osatzen duten proiektu iraultzaileak dira”.
Jarraian, Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatua Arautzeko Kontseiluaren kontrol organoaren zuzendari Pablo Francok parte hartzaileei deituraren iraganeko, gaur egungo eta etorkizuneko egoerari buruz informatu zien.
Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuaren oinarria 2.000 urteko historia duen ardo tradizioa da, eta data esanguratsuak ditu historia horrek: 1925ean, deitura sortu zen; 1980an, zahartzea kategorizatzeko eta uzta kontrolatzeko bere sistema ezarri zen; 1991n, ziurtagiri kalifikatua lortu zen; 1998an, udalerriaren izena erabiltzeko baimena eman zen; eta, 2017an, figura berriak sartu ziren, esaterako, apardunak eta adierazpen geografikoak.
Zifrei buruz hitz egiten badugu, Errioxa JDk 66.240 hektarea hartzen ditu. Horietatik 13.178 Arabako Errioxarenak dira, 27.871 Errioxa Garaiarenak eta 25.191 Ekialdeko Errioxarenak (guztira, 144 udalerri). Iaz mahats biltzeak 387 milioi mahats eskaini zituen. Mahats horietatik 351 milioi botila lortu ziren, 14.800 mahastizainek 574 bodegatan landuak eta 1.356. 820 barrika erabili ziren (mahastizaintzako eta ardogintzako sektore osoan barrika gehien dituen tokia da). Gaur egun 124 herrialdetara merkaturatzen da.
Barietateen artean erregina, beltzetan, tempranillo da: % 87,7; zurietan, aldiz, biura: % 68,7. Onartzen diren beste barietate batzuk, beltzetan, hauek dira: garnatxa, graziano, mazuela eta maturana; zurietan, aldiz, hauek: malbasia, tempranillo zuria, garnatxa zuria, turruntesa, maturana zuria, chardonnay edo verdejo. Nabarmentzekoa da, Pabloren arabera, ez direla soilik garnatxa (mahats honen mota desberdinak dituzte) berriz deskubritzen ari, zeinarekin barietate bakarrekoak hasi diren egiten, baita ere gehiago hasi direla erabiltzen mazuela, maturana eta graziano. Francok azpimarratu nahi izan zuen ardo zurien aldeko apustu garbia egin duela deiturak duela urte batzuetatik –lehen ez ziren ia lantzen– eta zehaztu zuen lan hori, batez ere, barietateekin egiten dela. Lehenengoa tempranillo zuriarekin egin zen, Murillon agertu zen mutazio genetiko baten ondorioz. Orain, maturanarekin ere ari dira esperimentatzen, zeren ikusi dute potentzial handia duela.
Zahartze sistema bidezko ardoen kategorizazioaz ere aritu zen Pablo eta deituraren hiru aipu berriri buruz ere hitz egin zuen: Mahasti bereziak (gutxienez 30 urteko mahats orpoak dituzte eta produkzio mugatua dute, mahats orpoek gainerakoekiko ezaugarri bereiziak dituzte paraje zehatz bateko partzela jakin batean baitaude; ministerioko agindu batek onartu behar du eta dastatze bidez kontrolatzen da zeinaren emaitzak Bikaina izan behar duen); Udalerrien ardoak (bodega eta mahatsa udalerri berean daude); Zonetako ardoak (mahats guztiak zona zehatz batekoak dira). Hiru nomenklaturek trazabilitatea eta kontrola dituzte, eta etiketan agertzen dira. Bi sistemak bateragarriak dira eta biak gauzatzen dira. Mahasti berezien berezitasuna azaltzerakoan, Francok adierazi zuen mahats biltzean funtsezkoa dela mahastia geldialdi begetatiboan egotea ontzeari dagokionez; soilik punta mozte bat egiten da, zeren, bestela, “arazoa sortzen da indarrarekin, kiloena baino kontu garrantzitsuagoa dena”.
Hitzaldian zehar, deituraren zuzendariak apardunen kategoria berria nabarmendu zuen; hala, adierazi zuen hiru nomenklatura daudela zahartzeari dagokionez (hamabost hilabete; erreserba eta uzta handia) eta beste hiru lanketari dagokionez (bruta, estrabruta eta brut naturea). Ardo bat apardun gisa onartzeko, ezinbesteko premisetako bat da lantze prozesu guztia bodega berean egitea.
Azkenik, adierazi zuen azken urteetan bi alderdi garrantzitsuren aldeko apustua egin dutela. Bata, enoturismoa da eta, Francoren arabera, liderrak dira zeren 2019an 860.000 bisita izan zituzten (eta zuzeneko 800 lanpostu) eta, bestea, prestakuntza, Rioja Wine Academy sortu baitute, eta harrera ona izan duela azpimarratu dute.
Jarraian, parte hartzaileek ardo hauek dastatu zituzten:
-Villota zuria 2017 (biura)
-Jose Gil La Concova 2017 (tempranillo)
-Queirón El Arca 2017 (garnatxa) – Mahasti berezia
-Altún Vistalegre 2017 (tempranillo)
-Las Laderas de Jose Luis 2017 (tempranillo) – Mahasti berezia
-Baró de Chirel 1996 (lau finkatako tempranilloa)
-200 Monges 2011ko neguko mahats bilketa (bi partzeletako biura gehi biura, mahatsa botritys-arekin)