mag

Cocinandos-ek txitxirioen onurak ugaritzen ditu

 

Cocinandos* jatetxeko chefek Leóngo txitxirioa protagonista duten bi ikerlanen emaitza aurkeztu dute, saltsak sortzeko eta platerak muntatzeko. Juanjo Pérez chefak aitortu duenez, martxoan Covida izan zuen eta gaixotasuna errespetatzen dutela, baina laster garaitzea espero dutela esan du. “Optimista gaude, ez diogu lan egiteari utzi”. Zakuan zer den ikusteko, ahurtara bat aski.

 

Juanjo Pérezek eta Yolanda Leónek (Cocinandos*, León) ezinbestean parte hartu behar zuten gaur San Sebastian Gastronomikan. Kongresuak Covida hizpide izan duen egunean parte hartu behar zuten ezinbestean (martxoan Pérez bera gaixotu baitzen), Txitxirioen Txapelketa Nazionala egin den egunean; osagai horrekin lan egiten dutelako, eta miretsi egiten dutelako.

 

Bi sukaldariak bikote dira sukalde barruan eta handik kanpo, eta chefak izan zuen gaixotasunak nola eragin zien kontatu dute; halaber, sektorearen egoera errespetuz eta beldurrez bizi izan dutela eta bizitzen dutela esan digute, eta orain etorkizuna eszeptizismoz ikusten dutela, Leónen ezarritako itxialdiaren ostean. "Uda oso ondo joan da gure terrazarekin, eta ABEEEan genituen langile guztiak berreskuratu ditugu, baina orain berriro jarri beharko diegu", azaldu dute.

 

Borondateak bultzatuta jarraitu dute aurrera egiten, "hori ez dugu sekula galdu", eta zergatik egin zuten deliveryaren alde? "Deliveryari esker, aurrera atera gara, baina biok bakarrik lan eginda". Negozio formatu horretaz ari zirela, azpimarratu dute "packaginga asko zaintzen dutela, bestela zentzurik ez duelako".

 

Leóngo txitxirioa

 

Sukaldaritzari berari dagokionez, Pérezek eta Leónek Leóngo txitxirioa protagonista hartuta egin dituzten bi ikerlanen emaitzak aurkeztu dituzte. Lehenengoan, saltsa bat garatu dute Biomar, I+G arloan espezializatutako Leóngo enpresa bioteknologikoaren laguntzaz: sojazkoa bezalakoa da, baina garbantzuekin eginda dago; bigarrena, Aquafabak —txitxirioak egostean geratzen den likido irabiatuak— sukaldaritzarako eskaintzen dituen aukerei buruzkoa izan da.

 

Azken hori Leóngo Unibertsitatearekin batera egin dute, "garbantzuen emultsio-ahalmena ziurtatzeko". Egiaztatu ostean, frogatu egin dute arrautzaren zuringoa bezala harrotzen dela, "beraz, aukeren mundu oso bat irekitzen da guretzat, normalean arrautza daramaten errezetak arrautzarik gabe egin ahal izango baititugu. Ezin hobea intoleranteak direnentzat”, azaldu dute.

Magazine

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak