mag

José Andrés, Txomin Rekondo eta Ignacio Medinak jaso dituzte Gastronomika 20ren sariak

 




 

Kongresuaren Batzorde Teknikoak José Andrés chef asturiarrari eman dio 2020ko Omenaldi Saria, “egindako lan humanitarioagatik”. Donostiako Rekondo jatetxearen jabe eta sommelierrak, Txomin Rekondok, Urrezko Gueridon Saria jaso du, eta Ignacio Medinak Kazetaritza Gastronomikoaren “Pau Albornà i Torras” Saria.

Kongresuak zuzeneko sukaldaritza saioak izango dituzten berrogei hitzaldi birtualetik gora izango ditu ardatz. Hala eta guztiz ere, San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Countryk ez du ahaztu sarien eta lehiaketen programa, denak zuzeneko emanaldiekin, ez eta azoka gunea ere, aurten Internet bidez indartu dena.

Ez dira faltako Entsalada Errusiarren –San Miguel III. Txapelketa Nazionala eta IX. Parrilla Lehiaketa Nazionala; zuzenean jakingo dugu nortzuk diren irabazleak. Edizio honetan ere, ez da faltako Gastronomikaren hiru sarien erabakia, joan den otsailean Batzorde Teknikoak egindako bileran eman baitziren. Omenaldia Sariak aurten Atlantikoa gurutzatuko duen arren, esku espainiarretara iritsiko da. José Andrések, Washingtonen bizi den chef asturiarrak, Gastronomikaren sari handia jasoko du bere lan humanitarioagatik eta bere apustu solidario iraunkorragatik, aurten bere erakundea (World Central Kitchen) Espainiara iritsi baita Covid-19aren krisiaren aurrean laguntzeko.

Urrezko Gueridon Saria, kongresuko aretoaren saria, Txomin Rekondo (85 urte) maisuak jasoko du, nazioartean munduko ardandegirik onenetarikotzat jotzen den Donostiako bere jatetxean (Rekondo) erne eta tinko jarraitzen baitu. Azkenik, Kazetaritza Gastronomikoaren “Pau Albornà i Torras” Saria Ignacio Medina kazetariak jasoko du, “azken hamar urteetan Latinoamerikako kazetaritza gastronomikoari egindako ekarpenagatik”.

San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country osatzeko, dastaketa saioak eta tailer gastronomikoak izango ditugu. Horietan, Espainiako sukaldaritzak eskaintzen dituen aberastasun, aukera eta joera ugariak ikusi ahal izango ditugu autonomia erkidegoen eta elikagai enpresen bidez. Enpresa horiek ere, beste batzuekin batera, edizio honetako erakusketa gune birtualean egongo dira, hori izanik kongresuaren beste berrikuntza nagusietako bat.

Plataformak barruti digital bat izango du, eta bertan enpresek eta babesleek beren produktuak erakutsi ahal izango dituzte eta bisitariekin harremanetan jarri ahal izango dira, gune fisiko berean baleude bezala. Erakustoki digitalen eta on line komunikazioaren bidez, elkarreragin eta networking komertziala ez dira desagertuko Gastronomika 20tik.

San Sebastian Gastronomika saridunen historikoa

Omenaldi Saria

2010 Karlos Arguiñano
2011 Luis Irizar
2012 Nouvelle Cuisine
2013 Francisco López Canís
2014 Pedro Arregui
2015 Basque Culinary Center
2016 Gastón Acurio
2017 Michel Bras
2018 Juan Mari Arzak
2019 Carme Ruscalleda
2020 José Andrés

Urrezko Gueridon Saria

2009 Josep Monje
2010 Giorgio Pinchiorri
2011 Juli Soler
2012 Eusebio Arbelaitz
2013 Josep Roca
2014 Didier Fertilati
2015 Abel Valverde
2016 Gérard Basset
2017 Louis Villeneuve
2018 Lluís García eta Lluís Biosca
2019 Denis Courtiade
2020 Txomin Rekondo

Kazetaritza Gastronomikoaren “Pau Albornà i Torras” Saria

2013 Óscar Caballero
2014 Pau Arenós
2015 Michel Ezquiaga
2016 Xavier Agulló
2017 Nick Lander
2018 Anthony Bourdain
2019 Cristina Jolonch
2020 Ignacio Medina

Magazine

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak