Hitzaldia

Afrikako biodibertsitatea sukaldean

Chefek klima aldaketaren aurkako borrokan egiten duten ekarpena biodibertsitatearen alde egitea da.

Thiamek hainbat labore, proteina, hazi… motaren artean hautatzeko aukera emango digun sukaldaritza baten alde egiten du. Biodibertsitatea funtsezkoa izango da etorkizunean sukaldaritza aberatsa eta osasungarria dugula bermatzeko, eta orain hasi behar gara ildo hori jorratzen, chef senegaldarrak deritzonez. Horri dagokionez, Pierre Thiam fonioa berreskuratzeko lanetan dabil. Aspaldiko ale bat da, oso labore gogorra, eta balio gastronomiko handia izateaz gain, nekazaritzan oinarritutako Afrikako gizarte asko eraldatzeko gakoa izan daiteke. 

Afrikak askotariko dieta eskaintzen du, egungo kontzientzia ekologikoarekin, gastronomia orekatu eta zaporetsuari atea irekitzen diona. 

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak