Hitzaldia

Ibaiko arrainei berriz balioa ematea: paichea Peruko sukaldaritzan

Arrantza jasangarria, Amazonasko erreserbarako eta bertako gastronomiarako gakoetako bat.

Urteetan, paichea Peruko Amazonian modu irrazionalean ustiatu zen espezie bat izan zen. Horren ondorioz, basa-populazioa murriztu egin zen eta espeziearen biziraupena arriskuan jarri zen.

Gaur egun, Despensa Amazónica-tik (irabazi asmorik gabeko erakundea da, Pedro Miguel Schiaffino chefak Amazonian egiten duen ikerketa lana egituratzeko sortua) Cocha Yarina-ko 32 artisau-arrantzalerekin lan egiten du, Pacaya Samiria natura-erreserban, produktuaren salmenta geroz eta prezio hobeagoetan egin dadin laguntzeko, eta arrantzaleek diru sarrera hobeak izan ditzaten.

Schiaffinok, halaber, hizpide izango ditu sukaldaritza garaikidean aurretik ezagutzen ez ziren Amazoniako intsumoen erabilera, egosteko tekniken inguruko ikerketa eta planetako biodibertsitaterik handiena duen eskualdean bizi diren komunitate natiboen antzinako ezagutza. Pedro Miguel Schiaffinok sukaldaritza berritzailea egitea lortu du, Peruko oihaneko janaritegi oparoa eta benetan nutrizionala ezagutzera emanez.

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak