Hitzaldia

Sinkroniak: sukaldaria ekosistemaren eta haren zikloen parte gisa

Sukaldariak lurrarekin duen hartu-emana antzinako sukaldaritza-kulturaren parte bat da, baina baita etorkizunekoarena ere.

Sukaldaria eta ekoizlea txanpon beraren bi aurpegiak izatera hel daitezke. Ez dago bata bestea gabe, elkarren osagarri dira, elkarri eragiten diote, hazi egiten dira eta elkarrekin bizi dira. Eta biak daude gurpil berean murgilduta: naturaren gurpilean, zeinak zikloak eta arauak ezartzen baititu. Sukaldariak ulertzen du osotasun baten parte dela, ekosistema oso berezi baten parte, eta bere lana sukaldaritza hutsaz baino harago doala.

Javier Ollerosentzat, berezitasun hori pribilegio bat da, eta El Culler de Pau-tik lurrarekiko eta ekoizlearekiko hartu-eman hori nola jorratzen duten erakutsiko digu; haiekin nola lan egiten duten azalduko digu, adibidez, lurrak soberakinak ematen dituenean. Naturak eskaintzen diguna baliatu behar dugu. Ziklo bat da, mugimendu iraunkor bat, eta sukaldaria engranajeetako bat baino ez da.

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak