Jarduera

Tokiko produktua funtsezkoa da

Babeslea Fomento de San Sebastián

0km gastronomia, tokiko produktua, garai berrien nortasunaren bereizgarrietako bat da. Ingurunea eta haren lehengaiak indartzea eta defendatzea balio erantsi bihurtu da sukaldean.

Guztiona Donostiako nekazaritza elikagaien klusterra da, Ekonomia Bultzatzeko zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bitartez bultzatu duena, eta tokiko ekoizleei laguntzea helburu duena, beren enpresa-alderdian, sustapenean eta bizirauteko ezinbestekoa duten digitalizazio prozesuan. Berrikuntzan laguntzea, produktuen bikaintasuna manten dadin.

Rebeca Barainka Galerna Jan Edan jatetxeko chefak bi errezeta egingo ditu, eta bertako produktua izango da horien izendatzaile komuna. Chefak, Akelarreko sukaldetik, Baserria eta fruitu gorrien aguachilea prestatuko ditu, ostra eta izkirekin. Horretarako, bertako hiru ekoizleren laguntza izango du. Araetako Sheila Lopezek sagardoa eta txakolina ekarriko ditu; Goenaga Esnekiakeko Arantxa Goenagak jogurta eta esne-krema; eta Begoña Julián nekazari eta ekintzaileak berak hazitako marrubi, mugurdi eta piperrak eramango dizkio Galernako sukaldariari.

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak