Jarduera

Sorlut ostrak. Tradizio naturaletik berrikuntzara eta abangoardiara

Mito gastronomiko diren zaporea eta testura dituzte, eta hiru chef ospetsuk haien gustu garaikidetik berrinterpretatuko dituzte.

Ostra betidanik izan da, Grezia Klasikoan Platonen eutsi ezineko gurari izan zenetik gaur arte, maila goreneko produktu gastronomikoa, bere zaporeen konplexutasuna dela eta (iodoak, kresalak, gozotasuna…), bere testuraren izaera onirikoa eta sikaliptikoa dela eta, eta beti bidaide izan duen mitologia dela eta.

Sorluten pieza esklusiboetatik abiatuta, elkarren artean oso ezberdinak diren hiru begirada proposatzen ditugu: gozamen tradizionala, sukaldaritzako haustura abangoardista eta begirada berritzailea, etorkizunera begirakoa.

Hiru interpretazio posible eta pertsonal, egungo hiru chef ospetsuek pentsatu eta landutakoak: Sergio Humada (Casa Humada, Lasarte), Dani López (Kokotxa, Donostia), eta Rubén González eta Jon Urrutikoetxea (Alber Adriàren elBarri zena eta orain Hamabi dena, Iruña).

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak