Jarduera

Tenerifeko fruitu tropikalak. Sukaldaritza exotikoa papaia, anana, pitahaya eta mangoarekin

Babeslea Cabildo de Tenerife

Klima atlantikoari esker, Tenerifeko fruitu exotikoek kalitate bakana dute, eta horrek sukaldaritzako erabilera berritzaileetara eraman ditu.

Tenerifeko fruitu tropikalen hazkuntza arlo oso berezia da bertako nekazaritzaren testuinguruan, eta baita hazkunderik handiena izan duena ere. Horretaz gain, alisioei, diferentzial termiko baxuari eta hezetasun erlatiboari esker, fruituen ezaugarriak bikainak dira, fruituak ez baitira estresatzen zuhaitzean (horri esker, luzaroago manten daitezke zuhaitzean eta mailaz maila jaso daitezke), eta heldutasun une zehatzean biltzen dira. Horregatik guztiagatik, kalitate handiko azpisektore indartsua da, bai elikadura osasungarriari dagokionez, bai Tenerifeko sukaldaritza berriaren sorrerari dagokionez.

 

Diego Schattenhofer chefak fruitu exotikoen erabileraren interpretazio abangoardiatsua egingo du, Tenerifeko sukaldaritza garaikideari aplikatuta.

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak