Hitzaldia

Covidaren ostean. Erresuma Batuan esperientzia gastronomikorako dauden bide berriak

Osasun errealitate berriak negozio eredu berriak bilatzera behartzen gaitu. Haien bideak esploratuko ditugu.

Erresuma Batuko goi mailako Espainiako janari talde nagusietako baten zuzendari nagusi izateak eskaintzen duen esperientzia eta ikuspegitik, Marcos Fernándezek Covidaren osteko esparruan jendearengana iristeko bide berriak zeintzuk diren azalduko du.

Birusa pasatuko da, baina haren etorrerarekin aztertu diren negozio modalitate batzuk modu tradizionalekin edo oraindik zehaztu gabe dauden beste batzuekin uztar daitezke. Zeintzuk ote dira sukaldaritzaren negozioak izango dituen aukera berri horiek? Horretan sakonduko dugu Covid-19aren eraginik handienetarikoa izan duen, baina kontsumo aldaketak errazen onartzen dituen herrialde baten ikuspegitik, Erresuma Batuaren ikuspegitik, alegia. 

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak