Hitzaldia

Chef-laborariaren “ecotrattoria”

Pietro Zitok argi ikusten du lurraren eta gastronomiaren arteko lotura: ez dago jatetxerik baratzerik gabe.

Zitok berak adierazten duen bezala, antz handiagoa du laborari batekin chef batekin baino. Azken batean, sukaldean aritzen den laboraria da. Eta filosofia horri buruz hitz egingo digu, hain zuzen, San Sebastian Gastronomika- Euskadi Basque Countryn: berriz ere lurrarekin konektatzeko beharraz. Filosofia hori ez da teoria hutsa, haren Antichi Sapori jatetxean egiten duen zerbait baizik: 1.500 metro koadroko baratze bat du eta bertan espezie autoktonoak landatzen ditu, horietako  batzuk berreskuratutako espezieak izanik.

Chef-laborariak (nekazaritza peritu ikasketak egin zituen eta aitak baratzean duen eskarmentu handia baliatu du) bere baratze biodinamikoarekin izan duen esperientziaren berri izango dugu.

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak