Dokumentala

Valladolid. Tabernak eta pintxoak.

Babeslea Ayuntamiento de Valladolid

Valladolideko pintxoen sekretuak ezagutuko ditugu, Pisuergaren hiriburuko miniaturazko sukaldari sarituenen eskutik.

Valladolid pintxogintzaren maisu bihurtu da. Bertako chefek miniaturazko sukaldaritza zaintzeko duten moduak mugak gainditzen ditu eta, dagoeneko, Valladolid pintxoaren hiriburu gisa da ezaguna; izan ere, urtero, azaroan, Pintxoen Lehiaketa Nazionala eta Mundu Txapelketa bertan egiten baitira. Sukaldaritza modalitate honetako maisu onenetako batzuk Valladoliden pintxoek izandako arrakastaren muina irakasteko prest agertu dira, hiriko barretan dastatu daitezkeen sorkuntzetako batzuk erakutsiz. Mokadu horiek lehengaien kalitateagatik eta originaltasunagatik nabarmentzen dira, baina, batez ere, dastatzen dituenari transmititzen dizkioten zapore eta historiagatik. Pintxoen arteari buruzko ezin galduzko masterclass bat.  

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak