Dokumental
Postbistronomikoak eta heterodoxoak. Eskumuturraren sukaldaritza.
Bistronomia: Bistró eta gastronomia. Goi mailako gastronomia, arrazoizko prezioetan.
Sukaldaritza zaindua, ongi pentsatutakoa eta landua darabilten arren, publiko handi batengana iristeko nahia duten establezimenduak definitzeko beharretik sortutako kontzeptu bat da. Etiketa guztiekin gertatzen den bezala, denak ez daude harekin guztiz ados; baina argi dago ongi, edo hobe esanda, ederki jateko aukera ematen diguten leku magiko horiek egon badaudela, eta sukaldaritza eta nortasun propioa izateaz gainera, neurriko prezioak eskaintzen dituztela.
Mugimendu honekin lotutako sukaldari batzuen eskutik, joera horren etorkizunaren inguruan eztabaidatuko dugu. Gurekin izango dira Rafa Peña (Gresca, Bartzelona), Carlos Torres (La Buena Vida, Madril), César Martín (LaKasa, Madril), Jordi Vilà (Alkostat, Bartzelona) eta Pedro Sánchez (Bagá, Jaén).