Donostiako pintxoen barra, Zazpi Tabernaren arabera
Babeslea Keler
Produktua, tradizioa eta berrikuntza Paul Arrillagarekin
Paul Arrillaga chef ospetsuak pintxoen barra batek nola funtzionatzen duen azalduko digu.
Paul Arrillaga, Zazpiko sukaldari burua, bi bider izan da Gipuzkoako Pintxoen Txapelduna, eta, besteak beste, Euskal Herriko Etorkizun Handiko Sukaldari eta Jatetxe Saria eman diote. Maite Mújikarekin batera, Zazpi Gastrobar darama, 2014an ireki zena eta miniaturazko sukaldaritzan espezializatuta dagoena.
Bere proposamen gastronomikoak pintxo mota ugari biltzen ditu, sasoiko produktuen tratamendu bikainarekin, gisatu tradizionalak eta gaur egungo sukaldaritzaren ukitu bat konbinatuz, ahosabai zorrotzenen gozagarri.
Bere pintxo eskaintza harrigarriko hainbat errezeta egingo ditu, bertako produktuekin, Keler bezalako garagardo on baten aromekin eta zaporearekin primeran uztartzen direnekin.