Saria
Kazetaritza Gastronomikoaren Pau Albornà i Torras Saria
Babeslea Carrasco Ibéricos
Latinoameriketako kazetaritza gastronomikoan egindako lana saritzen da.
Kazetaritza Gastronomikoaren “Pau Albornà i Torras” Saria, Carrasco Jamones-ek babestutakoa, Ignacio Medina kazetariarentzat izango da aurten, azken haman urteotan Latinoameriketan kazetaritza gastronomikoaren arloan egin duen ekarpenarengatik.
Medinak astero idazten du gastronomiaz El País egunkariaren Amerikako eta Brasilgo Edizioetan, eta hainbat aldizkari eta astekaritan dabil elkarlanean. Horretaz gain, gastronomiari buruzko 80 libururen egilea da eta gastronomia aholkulari gisa dihardu.