Saria
Urrezko Gueridon Saria
Babeslea Baqué
Txomin Rekondok jasoko du Urrezko Gueridon saria. Izan ere, munduko ardandegirik onenetariko bat du bere Donostiako jatetxean.
Txomin Rekondoren ardandegi ospetsuak, kantitate eta kalitate aldetik balio oso handia duenak, kongresuko Urrezko Gueridon saria jasoko du aurten. Rekondok bizitza osoa eskaini dio ardoarekiko grinari eta emaitza Wine Spectator-ek munduko bosgarren ardandegirik onena bezala sailkatu duen ardandegia da.
Bost ardandegitan antolatutako ardoaren tenplu bat da. Ardandegi bakoitza kategoria bati eskainita dago, bakoitzak bere berezitasunak dituela: argia, tenperatura… Espainiako, Europako eta munduko ardoak.