mag

Bidelagunak izaten jarraitzen dugu

Roser Torras

 

Ederki dakizue San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Countryrena erronkaz beteriko historia dela, urtetik urtera gero eta eraso konplexuagoak dituena. Hala ere, pentsaezina zen pandemiak ekarritakoa bezain erronka gogor eta bidegabeari aurre egin beharko geniokeenik. 

Ederki dakizue San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Countryrena erronkaz beteriko historia dela, urtetik urtera gero eta eraso konplexuagoak dituena. Hala ere, pentsaezina zen pandemiak ekarritakoa bezain erronka gogor eta bidegabeari aurre egin beharko geniokeenik. Baina ametsen material berberaz eginak gaude: aurten, formatu birtuala erabili behar izan dugu ezinbestean eta, zuzeneko hitzaldi eta jarduera ugari baditugu ere, berriz ere zilipurdia amestu dugu, eta baita askoz gehiago ere; izan ere, etsi beharrean, kongresua bost egunera luzatu dugu, Euskadiko, Espainiako eta planeta osoko maila goreneko sukaldarien zerrenda batekin (Italiarekin senidetzeari arreta berezia eskainiz). Askorentzat, lehenengo aldia izango da Europan daudela. Chef horiek guztiek, beren kontzeptu berritzaileekin eta sukaldean aritzeko moduekin (neo bistronomia, Amerikako sukaldaritza beltza, Covidaren osterako irtenbideak, goi mailako sukaldaritzaren etorkizunak…), pandemiaren ostean gastronomiarentzat irekitzen diren "bide" ezberdin eta liluragarriak ordezkatzen dituzte.

2020koa bestelako kongresu bat izango dugu. Bai. Baina inspirazio handiagoa sortuko digu. Hobea.

Beti bezala, hortxe izango gaituzue; talde osoa hemen dago, maitasuna emateko prest.

Eta, beste behin ere, gure ametsa eskaintzeko prest. Inoiz ez baitiogu ibiltzeari utziko.

Roser Torras
San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Countryren zuzendaria

Magazine

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak