Eztabaida

Mahai ingurua. Covidaren ostean. Barraren etorkizuna

Babeslea San Miguel

Taberna bateko barra topo egiteko lekua da, baina baita zerbitzariarekin, sukaldariarekin edo jatetxe jabearekin elkartzeko lekua ere. Barrarik gabe, erritua galtzen da.

Covid-19ak eragindako pandemia hasi zenetik ostalaritzaren sektoreak hartu behar izan dituen neurrien artean, bada bat bereziki gogorra dena: barren erabilera murriztea. Gurean, barrak lagunekin, ezagunekin eta ohiko bezeroekin ukondoz ukondo partekatzeko guneak dira. Bertatik aritzen gara zerbitzariarekin eta sukaldariarekin berriketan, elkarren berri emanez, merkatuak zer eskaintzen digun ikusiz; bertan sortzen da langilearen eta bezeroaren arteko lotura berezi hori. 

Izan ere, jatetxe askok barrak ikuskizun-gune bihurtu dituzte gaur egun, bertatik sukaldeko magia eta sukaldarien mugimendu trebeak ikusteko aukera ematen baitigute. Bertan jan dezakegu, sukaldeko dantza ikusten dugun bitartean. 

Barrekin zer gertatuko den jakitea, Covidaren osteko etorkizunak zer ekarriko dien jakitea izango da San Sebastian Gastronomikako mahai inguru honen asmoa.

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak