Omenaldia
San Sebastian Gastronomikaren omenaldia, José Andrési
Babeslea Makro
José Andrés sukaldariaren lan humanitarioak San Sebastian Gastronomika – Basque Countryren saria merezi du.
Ibilbidea saritzen duen Omenaldia Saria José Andrések jasoko du, Washingtonen bizi den chef asturiarrak, bere lan humanitarioarengatik eta etengabeko apustu solidarioarengatik. Bera buru duen GKEa, World Central Kitchen, ekintza azkarreko erakundea da, eta egunean dozenaka mila janari eskaintzen ditu munduan zehar, baita baldintzarik zailenetan ere.
World Central Kitchenen egoitza Washingtonen egon arren, Haitin, Puerto Ricon edo Kolonbian lan egiten du, atzerriratutako milaka venezuelarrei laguntzen. Covid-19ak eragindako krisia dela eta, erakunde hau Espainira etorri da, osasun krisiak kaltetutako pertsonei elikatzeko laguntza eskainiz.