Ghana
Hizlaria
Selassie Atadika
Midunu, (Akkra, Ghana)
Selassie Atadikak sukaldaritza afrikarra azalduko digu, kutsu kulturalez beteriko diskurtso garaikide batekin.
Ghanan jaioa, Estatu Batuetara joan zen bizitzera, eta han Columbiako unibertsitatean graduatu zen eta Nazio Batuetan lan egin zuen. Selassie, ordea, oso txikitatik zebilen bere etxeko sukaldeko lapiko eta zartaginen artean, eta, urteetan bere kasa ikasten aritu ondoren, Atadikak Culinary Institute of America-n amaitu zuen gastronomiaren arloko prestakuntza.
Dakarreko (Senegal) lehen jatetxe nomada izan zen Trio Toque proiektuan parte hartu ondoren, Atadikak Afrikako sukaldaritzaren esplorazioa bere herrialdera eramatea erabaki zuen, Midunu jatetxea irekiz. Midunuren abiapuntu gisa, sukaldaritza nomadaren kontzeptuaren hurbilketa berezi bat dugu, chefak Afrikako Sukaldaritza Berria deitzen duena. Sortzen dituen platerak Afrika mendebaldeko kulturaren zapore eta esentzien irudikapena dira.