Italia

Hizlaria

Pietro Zito

Antichi Sapori (Montegrosso, Italia)

Sorterriaren maitale, bere jatetxea haren boterearen irudikapen aditu bihurtu du.

Pietro Zitori ez zaio gustatzen chef deitzea; erosoago sentitzen da sukaldari-laborari definizioarekin. Gurasoengandik ikasi zuen lurrarekiko maitasuna, eta orain sukaldean gauzatzen du. Montegrosson, Bari iparraldean, duen jatetxetik, Antichi Saporiko sukaldaritzak lege sinple eta funtsezko batzuk ditu: tradizioekiko maitasuna, lehengaiekiko errespetua, urtarokotasuna eta osagaien bikaintasuna.

Moden aurrean amore emateak ez du lekurik, eta lurraldeak berezkoa duenaren bilaketa etengabe eta grinatsuan dihardu buru-belarri. Pietro bera basetxez basetxe ibiltzen da gaztarik onenen bila, edo zelaririk zelai belarrak biltzeko. Koherentziaz, "Orto mio" sortu du, jatetxearen ondoan dagoen lorategi txiki bat, non, aitarekin batera, eskualdeko landare eta belar ia ahaztuak hazten dituen.

Pietro Zito

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak