Peru

Hizlaria

Pedro Miguel Schiaffino

ámaZ (Lima, Peru)

Schiaffinok Peruko sukaldaritza herrikoia berreskuratzen du eta balioa ematen dio, goi sukaldaritza bihurtuz.

Sukaldaritzaren arloko prestakuntza Estatu Batuetan eta Italian egin zuen. Pedro Miguel Schiaffino bere sorterria den Perura itzuli zenean, Peruko sukaldaritza tradizionalak eta Amazoniako produktuek aukera benetan zabala eskaintzen dutenaz ohartu zen, eta zaporeak eta ehundurak ikertzeko eta berreskuratzeko bidaiari ekin zion.  

Malabar jatetxea ireki zuenean, produktu horietako asko bere kartan sartu zituen, baina denborarekin konturatu zen ez zela nahikoa. Beharrezkoa zen jatetxe bat sortzea, Amazoniako produktuak aztertzen buru-belarri aritzeko, bertako sukaldaritzaren oinarriak ulertzen, bertako kultura zabaltzen, haren garrantzia transmititzen eta zaintzen. Emaitza ámaZ izan zen (2012).

Pedro Miguel Schiaffino

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak