Andaluzia

Hizlaria

Paco Morales

Noor** (Kordoba, Espainia)

Paco Moralesek, egindako lan zehatz eta gogorrari esker, proiektu berezi eta arrakastatsu bat hezurmamitu ahal izan du, historiaz beteriko Andaluziako txoko batean. Moralesek platerera eramaten du historia hori.

  Ferran Adrià edo Andoni Luis Adurizen sukaldeetatik igaro ondoren, Paco Moralesek gogor lan egin zuen gastronomian bere lekua aurkitu arte, eta bere jaioterrian aurkitu zuen, Kordoban, auzo xume batean, Cañeron. Han ireki zuen Noor jatetxea, mahaikidea sukaldaritza andalustarraren mundu aberatsera hurbiltzen duena. Rosa Tovar historialariarekin batera, errezeta liburu arabiarrak ikertu zituen eta Al Andalusen kulturaren jatorria esploratu zuen.

Emaitza: sukaldaritza berezia, non historiarekin eta zaporearekin jolasten den, bertan ez baitira aurkitzen geroago Ameriketatik penintsulara iritsi ziren produktuak —patata, tomatea edo kakaoa, esaterako—, gaur egun dieta mediterraneoan ohikoak direnak. Ez da sukaldari batere konbentzionala; bi Michelin izar ditu eta El Bar de Paco Morales ere eramaten du, Kordoban.

Paco Morales

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak