Euskadi

Hizlaria

Pablo Loureiro

Casa Urola (Donostia, Espainia)

2012an, Casa Urolako agintea hartu zuen, irizpidez gidatzeko. Bere sukaldaritza Donostiako alde zaharraren arima da.

Ostalaritzako tradizioa duen sukaldaria da eta ibilbidea Donostiako Rodil jatetxean hasi zuen. Jatetxe hori aitonak sortu zuen, eta, ondoren, gurasoek eraman zuten. Haurtzarotik, euskal sukaldaritza tradizionalaren errezetak ezagutu zituen bertan. Branka jatetxeko sukaldean ere ibilitakoa da (Donostiako gastronomiaren erreferente bihurtu zuen), eta horrek bere jatetxe propioa zuzentzera eraman zuen; bertan, sukaldaritza tradizionalari buruz duen ikuspegia garatzeko aukera izan zuen.  

2012an egin zuen hori, Casa Urolako sukaldearen agintea bere gain hartu zuenean. Casa Urola 1956an ireki zen alde zaharreko jatetxe ospetsua da, orain Begoña Arenas emaztearekin batera daramana. Elkarrekin, sukaldaritza tradizional berritua egiten dute, produktuaren sotiltasuna ikatz begetalezko parrilaren aroma eta zaporeekin indartuz. Horixe da, izan ere, etxearen nortasun ikurra. 2019an, Loureirok "Jatetxe Jabe Onenaren" Euskadi Gastronomia saria jaso zuen, Euskal Gastronomia Akademiaren eskutik.

Pablo Loureiro

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak