Madrilgo Erkidegoa

Hizlaria

Nino Redruello

Fismuler (Madril, Espiania)

Lagunartean, lankideen artean edo jatordu onak gustuko dituztenen artean partekatzeko eta gozatzeko gastronomia. Nino Redruellok janariaz eta esperientziaz gozatzen du, eta bere gozamena islatzen du bere proposamenetan.

1919tik Madrilen ostalaritzan jardun den familia baten laugarren belaunaldia. Nino Redruello (Madril, 1978) 15 urte zituenetik dabil su artean. Sukaldaritzarekiko duen zaletasuna udak La Anchan, familiako lehen jatetxean, ematearen ondorioz sortu zitzaion, eta baita geroago egin zituen praktika eta lanekin; besteak beste, Arzak, Zuberoa, elBulli edo Akelarre jatetxeetan aritu zen Espainian, eta Lindsay House-n Londresen edo Abacanto-n, Bergamon, Italian. 2005ean, ekitea erabaki zuen, Tortillas de Gabino ireki zuenean; 2009an, La Gabinoteca ireki zuen, Madrilgo lehen gastrobarretako bat.

2015ean, Patxi Zumarraga chefarekin batera, aholkularitza gastronomikoaren arloko bideari ekin zion, Tatel Madrid irekiz. Zumárragarekin ere, Fismuler Madrid ireki zuen 2016an, Europa iparraldeko giroa eta proposamena dituen lokala: mahai luzeak dituzte, zur landugabeak, apaindu gabeko hormak eta sukaldaritza fresko eta naturala. 2018an Fismulerrek Bartzelonarako jauzia egin zuen.

Nino Redruello

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak