Kolonbia

Hizlaria

Miguel Warren

Barcal, Medellín (Kolonbia)

Miguel Warrenek etorkizun oparoa du Kolonbiako goi mailako sukaldaritzan eta bere herrialdeko ekoizleekin batera lan egiten du, produktua erdigunean jartzen duen proposamen bat eskaintzeko.

Basque Culinary Centerren prestakuntza egin ondoren, 26 urteko sukaldari gazte hau Kolonbiara itzuli zen, helburu bat gogoan zuela: bere herrialdeko produktu autoktonoekin goi mailako sukaldaritza egitea. Honela, Kolonbiako ekoeskualdeei omenaldia egiten die, horien nortasuna kulturaz, lurraldeez eta produktuez osatuta baitago. Horren guztiaren emaitza Barcal izan zen, Medellínen duen jatetxea. Proposamen gastronomiko purista horrekin eta esku hartze txikia duten produktuak erabiliz, Warrenek zaleak ez ezik, aitortza ere bereganatu zituen, izan ere, Madrid Fusión-Bogotá kongresuaren lehenengo edizioan Sukaldari Errebelazio gisa hautatu baitzuten. 

Orain, bere jatetxea itxi ostean, Miguelek ekoizleekin eta bere lurraldearen potentzialarekin duen harremana sendotzen dihardu.

Miguel Warren

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak