Kolonbia

Hizlaria

Maura de Caldas

Los Secretos del Mar (Kolonbia)

Poliki ibiltzen da, arropa koloretsuak ditu soinean eta hitzetan, indarra. Horrelakoa da Maura de Caldas, "Kolonbiako Pazifikoaren memoria kulturalaren eta sukaldaritzakoaren garapenak izan duen emakume garrantzitsuenetako bat", Leo Espinosa.

Maura Hermencia Orejuela de Caldasek, erresistentzia kulturalaren eta sustrai beltzen aberastasunaren sinboloak, txikitatik ikasi zuen sukaldean ibiltzen, amonaren eta izebaren eskutik, langileei saltzen zizkieten gozokiak egiten laguntzen baitzien. "Egunero egiten nuen negar  —gogoratzen du Maurak—, baina hor ikasi nuen otaya (mazamorra) egiten, arto hautsiarekin, esnearekin eta kokoarekin". Lehen hezkuntzako irakaslea ere izandakoa da, baina sukaldaritza izan da bere benetako kutuna. Hori dela eta, irakaskuntzak libre uzten zizkion tarteetan, bere lankide ziren mojei kokoarekin eta arrainarekin arroza egiten irakasten zien. Calin, 20 urterekin hara joan zenean, aukeratu egin behar izan zuen: edo sukaldaritza edo irakaskuntza. Sukaldea aukeratu zuen eta, pixkanaka, gaur egun duen karisma bereganatu zuen. Los Secretos del Mar jatetxea sortu zuen, sukaldaritza tradizionalaren gotorleku dena, eta bere lurraldeko antzinako zaporeak sustatzen hasi zen, Kolonbiako Pazifikoko sotiltasun gastronomikoak birdimentsionatuz.  

Orain, 82 urterekin, De Caldasek bere arbasoengandik ikasitako kontzeptuak defendatzen ditu. Garbizalea izan gabe, argi hitz egiten du sukaldaritzaz, suaz, osagaiez, errezetez eta esku beltzak Kolonbiako gastronomian duen eraginaz. Besteak beste, horregatik guztiagatik eman zion Latinoamerikako Gastronomia Federazioak Marie-Antoine Carême saria duela gutxi.

Maura de Caldas

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak