Euskadi

Hizlaria

Juan Mari y Elena Arzak

Arzak*** (Donostia, Espainia)

Arzak abizen bat baino gehiago da. Arzakek gastronomia, bilakaera, berrikuntza eta sormena esan nahi du. Hala izan da Juan Marirekin, eta hala izaten jarraitzen du Elenarekin. Arzakez ari gara, noski.

Juan Mari Arzak Donostian jaio zen 1942an eta Espainiako sukaldaritza modernoaren gurasoetako bat da. Bere tenplu gastronomiko historikoan, jatorrian 1897an bere aitona José Maria Arzak Etxabek irekitako taberna batean, Euskal Sukaldaritza Berria deritzona osatzen duten zumeetako asko osatu ziren.

Egun Elena Arzak alaba buru duela, itsasargi izaten jarraitzen du, merkatuko sukaldaritzaren eta berrikuntza eta sormen puntakoenaren arteko uztarketa bikainarekin. 1989az geroztik hiru Michelin izar ditu, eta lerro hauetan ez da sartzen horren guztiaren aitari dagozkion aintzatespenen zerrenda.

Juan Mari y Elena Arzak

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak