Euskadi
Hizlaria
Josean Alija
Nerua* (Bilbo, Espainia)
Guggenheim Bilbao Museoko bere Neruatik egindako proposamen artistiko garrantzitsuenez inguratuta, Josean Alijak sukaldaritza aratzarekin eta zentzumenekin jarraitzen du haren arrastoa.
Leioako Ostalaritza Eskolan ikasi zuen 14 urte zituela, eta bere promozioko ikasle gazteenetako bat izan zen. Urte batzuk geroago, eskarmentu handiagoa zuela, Guggenheim Bilbao Museoko sukaldeetan sartu zen 1998 amaieran, baina 2000. urtean, moto istripu baten ondorioz, koman egon zen 21 egunez. Dastamenik eta usaimenik gabe esnatu zen, beraz, hutsetik hasi behar izan zuen. Azkar ibili zen eta jarraian Chef Gazte Onenaren lehiaketa irabazi zuen.
2011n Nerua ireki zuen, hau ere Guggenheim Bilbao Museoan. Bertan berriz jo zuen euskal sukaldaritzara, Michelin izar bat lortu zuen eta The 50 Best Restaurants zerrendako 32. postura iritsi zen. Gainera, Identitá Golosek Alija Nazioarteko Chef Onena izendatu zuen 2009an eta Gastronomiaren Nazioarteko Akademiak, 2011n, Chef L 'Avenir izendatu zuen.