Katalunia

Hizlaria

Joan Roca

El Celler de Can Roca*** (Girona, Espainia)

Joan Rocak lankide, kritikari eta gastronomiazaleen errespetua du, eta Gironan hiruhortzeko bakan baten parte da.

Sormenaren aitzindari da Espainian eta munduan, Joan Rocak (Girona, 1964), Jordi eta Josep anaiekin batera El Celler de Can Roca darama Gironan, zeinak hiru Michelin izar dituen 2010etik. 2013an eta 2015ean munduko jatetxe onenaren lehen saria jaso zuen. Rocatarrek familiaren ogibidea jaso dute oinordetzan, gurasoek Can Roca baitzuten orain El Celler  —Joan eta Josepek 1986an ireki zutena— dagoen auzo berean.

Joan Rocaren sukaldaritza —2000ko Gastronomia Sari Nazionala— hazi egin da, aztertu duen guztiarekin eta ekindako bidaiekin batera, eta teknika, tresna eta errezeta berri ugari sortu ditu sektorearentzat. Besteak beste, ronerra, sukaldean ibiltzen den ura ahalik eta zehaztasun handienarekin kontrolatzea ahalbidetzen duena, edo errotabala, destilatuak sukaldean sartzea.

Joan Roca

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak