Galizia

Hizlaria

Javier Olleros

Culler de Pau* (O Grove, Espainia)

Produktuarekiko maitasuna, galiziarra, eta oso zapore markatuak dituen sukaldaritza, Galizia bezalakoa. Horrelakoa da Javier Ollerosek sukaldean egiten duen lana.

Santiago de Compostelako Ostalaritza Eskola Publikoan ikasketak egin ondoren, Javier Ollerosek aitarengandik jaso zuen lanbidea, Suitzara emigratutako sukaldaria baitzen, eta amarengandik jardun ona: Pontevedrako O Groven zegoen Hotel Mar Atlántico hotelaren jabeak ziren. Urte batzuk geroago, bertan ireki zuen Culler de Pau, bere jatetxea, orain Michelin izar bat duena.

Gurasoekin ikasi zuen, hotelean, bai eta hotela ixten zuten hilabeteetan zehar egiten zituen praktiketan, zeinetan Sergi Arola, Martin Berasategui edo Seiji Yamamotorekin (Tokio) aritu zen sukaldean. Culler de Paun, Ollerosek galiziar eta hurbileko produktuekiko duen maitasun horri erantzuten dio, hura baita bere plater hain pertsonalen protagonista. Bere sukaldaritzak zapore oso markatuak, biziak ditu, Galiziako gastronomiak eta produktuek bezalaxe.

Javier Olleros

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak