Galizia

Hizlaria

Iván Domínguez

NaDo (A Coruña, Espainia)

Ivan Dominguezen sorkuntzetan, Atlantikoa itsaso menderakaitz horren indar guztiarekin agertzen da.

Iván Domínguez ez da izen berria. Marcelo Tejedorrekin eta Armadako sukaldean trebatu zen, 2019an NaDo sortu zuen, hainbat urtez Amicalia taldeko sukaldeen buru izan ondoren: Alabaster (Madril), Alborada (Michelin izar bat A Coruñan) eta Arallo (A Coruña eta Madril). Han hazi eta egonkortu zen bere zigilua, bokazio atlantiko argiko sukaldaritza batena, estilo sotil eta dotorekoa eta produktuaren tratamenduan Europako iparraldeko kutsua duena, beti sasoiko eta hurbileko produktuak erabiliz.

Domínguez Grupo Nove, Galiziako sukaldaritza berriaren abangoardiako sukaldariak biltzen dituen taldeko kidea da. 2015ean Galiziako sukaldari onenaren Sabores del Arco Atlántico saria jaso zuen.

Iván Domínguez

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak