Italia
Hizlaria
Gennaro Esposito
La Torre del Saracino** (Vico Equense, Italia)
Frantzian zapore eta produktu italiarreko sukaldaritza moldatuz, urteak dira Esposito Italia hegoaldeko sukaldaritzaren erreferente dela.
Bere familiaren basetxean landatutako produktu freskoekiko maitasuna eta errespetua ezagutu ondoren, Gennaro Esposito (Vico Equense, 1970) hutsetik hasi zen sukaldean, Amalfitaniako kostaldeko jatetxeetan trebatuz. Praktikak egin zituen Gianfranco Vissani-rekin, eta Alain Ducasse-ren Montecarloko Louis XV-eko eta Parisko Plaza Athénée-ko sukaldeak ezagutu zituen, non, bere hitzetan "han ikasi nuen talentuaren eta zuhurtziagabekeriaren konbinazioak nire lanbidean ez duela funtzionatzen".
Bere hirira itzuli eta 22 urterekin bere jatetxe propioa sortu zuen, non bi Michelin izar mantentzen dituen 2008tik. 2014an jada amaitu den abentura berri bati ekin zion, Caprin "Mammà" jatetxea ireki zuenean. Jatetxeak hurrengo urtean jaso zuen lehen Michelin Izarra. 2015ean, Eivissan, IT inauguratu zuen. Identità Golose-k Esposito "Italiako Urteko Chef Onena" izendatu zuen 2011n.