Italia

Hizlaria

Caterina Ceraudo

Dattilo* (Strongoli, Italia)

Bere sukaldea familiaren basetxeko produktuez hornitzen du, eta dimentsio berri bat ematen dio eskuratu duen jakintzarekin. Edukitzailea eta edukia.

Caterina Ceraudo Kalabrian jaio zen 80ko hamarkadan eta ardoarekiko zaletasuna duen nekazari familia batean hazi zen. Ia nahi gabe ikasiko zuen Enologia, baina azkenean negozioaren beste alderdi bat aukeratu zuen: sukaldaritza. Hiru izar dituen Niko Romitoren eskutik ikasi ondoren, eta ogibidea Italia eta Frantziako jatetxeetan ezagutu ondoren, familiaren jatetxera itzultzea erabaki zuen, Dattilora, zeinak ordurako Michelin izar bat zuen.  Anaia ardandegiaz eta ahizpa kudeaketaz arduratzen zirela, Caterina 2013an hasi zen negozioaren alderdi gastronomikoaren agintean.

Ospetsua izanik eta izarra mantenduz, Kalabriako sukaldaritza tradizionala XXI. mendera eraman nahi du, eta familiaren basetxearen eta biodinamikaren babesarekin egiten du hori. Italiako sukaldari onena izendatu zuen Michelin Gidak 2017an.

Caterina Ceraudo

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak