Balear Uharteak

Hizlaria

Andreu Genestra

Andreu Genestra* (Capdepera, Mallorca)

Handienekin trebatu zen. Andreu Genestra mallorcarra uharteaz eta produktuez harro agertzen da XV. mendeko areto batetik.

Andreu Genestrak (Inca, Mallorca, 1983) 15 urte zituela ekin zion bere ibilbideari, hondartzako hotel batean eltzeak garbitzen. Ostalaritza ikasketak egin ondoren, Bartzelonako Jean Louis Neichel eta Espai Sucreko sukalde ospetsuetan trebatu zen; Mallorcako Read's hoteleko sukaldeetan, Marc Fosh chefaren agindupean, bai eta Euskal Herriko Mugaritz eta Arzaken ere. Bi leku horiek bere ibilbidea markatu zuten, bi urtez Ferran Adriáren eskutik elBullin eskuratutako ezagutzak bezalaxe. Genestrak nazioartean ere eskarmentua du; besteak beste, Londres, Stockholm, Brasil, Mosku, Paris, Miami eta Kuwaiten jardun du, non bertako Errege Familiarentzat lan egin zuen. Basamortutik itzuli ostean, 2011n, bere sorterrian finkatzea eta Andreu Genestra irekitzea erabaki zuen, zeinak gaur egun Michelin izar bat duen.  

Gaur egungo sukaldaritza teknikekin, Genestrak Mallorcako eta Mediterraneoko zaporerik jatorrenak ezagutzeko ibilaldi bat eskaintzen du XV. mendeko areto batetik. Esperientzia globala da, eskuz egindako gazta nazionalez betetako orga batekin amaitzen dena: etxearen ikur bihurtu da, zalantzarik gabe. Jatetxea inguratzen duen 12.000 m2-ko baratzea proposamenaren beste alderdi erakargarrietako bat da.

Andreu Genestra

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak