Katalunia

Hizlaria

Albert Raurich

Dos Palillos* (Bartzelona, Espainia)

Sormenaren jeinu paregabea den Albert Raurichek Asiako sukaldaritza birsortzen du Bartzelonako bihotzean, sukaldea barran duen jatetxetik.

Albert Raurichek, hamarkada batez elBulliren sukaldeburu izan zenak, Japoniako sukaldaritza bere bikotekide eta sommelier Tamae Imache-ren bitartez ezagutu zuen, eta hain liluratuta sentitu zen bere fintasun, hauskortasun eta harmoniagatik, non haren ezagutzan sakondu zuela, ekialdeko gastronomia (batez ere, japoniar eta txinatar gastronomia), teknika eta produktuak gehien ezagutzen dituen mendebaldeko sukaldarietako bat izan arte. Bartzelonako el Raval auzoan duen Dos Palillos jatetxean islatu zuen hori guztia, "Asiatik kanpo dagoen jatetxe asiarrik onenean", Ferran Adriàk dioenez. Jakintza hori guztia Cala Montjoitik igaro direnen sormenarekin osatzen du, gainera. Gaur egun, Dos Palillosek Michelin izar bat du.

Ikastun eta ikerlari eroa izanik, 2016an Dos Pebrots ireki zuen Dos Palillosetik gertu, Mediterraneoaren arroko kultura gastronomikoaren inguruan egindako lanaren emaitzari bide emateko.

Albert Raurich

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak